Zergatik Erreka?

Gure lana zure arazoak konpontzean datza, izan lotura hariztatuen definizioan edo eta produkturik zehatzena eta fidagarriena lortzen definizioa ezarritakoa bada.

Erreka, gure konpromisoa finkatze irtenbideak ematea da, zure behar zehatzei erantzunez.

Errekak gure bezeroen lehiakortasuna areagotzen du

AURREZTU LOTURA HARIZTATUAK BERRIZ DISEINATUZ

Gure metodoak erabiliz, % 25 gutxiagotu dezakegu lotura hariztatuen kostua. Lotura berriz diseinatuz, torloju elementuen erabilera hobetzen dugu, eta kopurua % 25 murriztu. Hasieran erabilitako elementuen arabera, kostuaren % 25eko aurrezpena lortu daiteke. 

MURRIZTU ESTUTZEKO DENBORA

2.000 € aurrez ditzakezu onshore haize turbina baten pala-abatza lotura estutzean. Gure metodoak erabiliz, estutzeko denbora 16 ordutik 8 ordura murrizten da. Estutzeko estrategia hobetzen dugu, eta benetako karga neurketa darabilgu xede kargara jotzeko zuzenean. Offshore turbinetan aurrezkiak askoz handiagoak izango dira.

GURE XEDEA

38.500 € aurrez ditzakezu haize turbina baten pala-abatza lotura batean, mantentze lanen kostuak murriztuz eta mozkin galerarik gabe. Gure esperientziaren arabera, hasierako estutze lana zehatza izatea da mantentze lanetan etekinak lortzeko alderdirik garrantzitsuena. Zure lotura aztertuta, irtenbiderik orekatuena bilatuko dugu, "mantentze lanik ez" izateko xedeari begira. 

ETEKIN HANDIAK NEKERAKO DISEINUAREN BIDEZ

Nekerako diseinuaren barruan xehetasun kategoria hobetzea eta estutze metodorik onena erabiltzea lotura jakin bakoitzerako dago. Aurrezpenak hondokoagatik datoz:

- pieza akastuen ordezteko kosturik ez dago, torlojuetan eta bereziki garestiagoak diren eta honda daitezkeen makinen piezetan.

- etekinak sortuko dira ez delako ezer galduko matxura denborengatik; horretarako, makinen eraginkortasuna hobetu behar da, adibidez, bibrazioa murriztuz.

- ez da segurtasun edo ingurumen arazorik gertatuko, esaterako, fluido kutsatzaileen isurketagatik 

MILAKA DOLARRETAKO IRABAZIAK GNL INSTALAZIOEN MATXURA DENBORA TXIKITUZ

Lotura hariztatua eta estutze lanak diseinatzean, alderdi hauek hartzen dira aintzat: lan tenperaturak, abiaraztean shock termikoa eta ahari kolpea. Hala, irabaziak lor ditzakezu eta segurtasuneko estandar altuak erdietsi. 

AURREZKI NABARMENAK USTIAPEN GASTUETAN, GELDIALDIAK ETA ISURIAK EKIDITEN DITUZULAKO

Estutze estrategia zuzena izateak eta muntaketan benetako karga zehatza ezagutzeak instalazioetan isuriak ekiditen laguntzen digu. Ustiapen gastuak murriztuko dira, eta zure instalazioa fidagarriagoa eta seguruagoa izango da. 

HAMAR MILAKA DOLARRETAKO IRABAZIAK OFFSHOREKO INSTALAZIOEN MUNTAKETAN

Estutze estrategia (denbora aurrezteko estrategia) zuzena diseinatzeak eta muntaketa taldeen trebaketa merkeagoa denean egiteak(lurreko trebakuntza instalazioetan), aukera ematen digu kostu murrizketak proposatzea muntaketan. 

NOLA ZIURTATU ZURE PLANTA ARRAKASTAZ ABIARAZTEN DELA

Ziur al zaude estutze prozedurak errespetatzen direla lan eremu operazioetan? Zenbat eztabaida izan dituzu lotura akastun baten erantzulea nor den jakiteko?
Ziurta dezakegu estutze prozedura benetan errespetatuko dela lan eremu operazioetan, gure gailuak dagokion estutze prozedura soilik egiten utziko duelako. Ongi diseinatua egoteak eta lan eremu operazioetan estutzea errespetatzeak lagunduko dizu berriz estutu behar ez izatea eta isuriak ekiditen planta abiaraztean. 

AURREZKIAK IKUSKARITZETAN

100.000$ aurreztuko dituzu aeroespazioan fuselajea eta hegal bertikala arteko loturaren ikuskaritzan. Ohiko ikuskaritzak desmuntaketa, eskuzko ikuskaketa eta berriz muntatzea behartzen du; honek dakarren kostuekin eskulanean eta hegazkinaren mozkin galeretan. FAAk onartutako ikuskaritzak ia kostu guzti hauek saihesten ditu, maiz kargak in situ egiaztatuz eskuzko ikuskaritza bizkorrak eginez eta/edo kargak hegaldian zehar kontrolatuz. 

MURRIZTU EKOIZPEN DENBORA ZURE ERAGINGORTASUN ETA ESKURAGARRITASUNA AREAGOTUZ

Ekoizpen errendimendua % 2 handi daiteke hegazkineko. Gaur egun, hegoa fuselajeari lotzea azken muntaketako itogunea da. Egun lotura ohiko lastertasun txikiko tresnekin muntatzen da, eta horren ondorioz birlotze operazioa egin behar da muntatu ostean, marruskadura aldatzen da eta zigilatzailearen arrastoak geratzen dira; hori dela eta, loturen egoeraren segurtasuna txikia da. Proposatzen den irtenbidea erabiliz, lastertasun handiko inpaktuko makinekin egin daiteke muntaketa, birlotze operazioak baztertuz eta azken lotura kargak egiaztatzeko ahalmenarekin. 

Kezkatuta zaude zure makina edo egituraren osotasuna dela eta?

Zure instalazioa fidagarriago eta seguruagoa izan dadin gidatuko zaitugu.

Jarri harremanetan