Zerbitzu eta Produktuak lotura hariztatuen mundu aurreratuan
Ingenieritza eta Zerbitzuak
EFS ingeniaritza irtenbideakGure bezeroekin harreman estuan dihardugu, lotura hariztatuekin zerikusia duten proiektuetan. Gure laguntzak handitu egiten du zuen produktuen, makinen edo instalazioen balio proposamena. Estutze optimizatua, mantentze estrategiak, nekea, kostuaren araberako diseinua, baldintza termiko gogorrak, estankotasuna eta hutsegiteen azterketa.
Informazio gehiago finkatze irtenbideei buruzDigital Bolt® Teknologia
Benetako estutze kargaren neurketaGaur egun, Erreka i-bolt® ari da ekoizten bere instalazioetan, torloju mota guztiekin gainera. i-Bolt® teknologiak muntaiaren unean, zuzenean neurtzen du karga momentuaren ordez. Gainera karga ikuska daiteke kontrolak egiteko lotura hariztatuaren bizitzaren zehar.
Informazio gehiago Digital Bolt-i® buruzTorlojuen ekoizpena
Erreka hautatzeko arrazoiak
AURREZTU TORLOJUAREN KOSTUAN, MUNTAKETA ETA MANTENTZE LANEN KOSTUAN ERE.
EFSk lotura hariztatua berriz diseinatuko du, aurrezteak lortu ahal izateko bizi ziklo osoaren kostuetan. Etekinak torlojuen kostuan, inguruko piezetan, adibidez, brida eta eraztunetan; aurrezteak estutzean; eta ustiapenean, esaterako, mantentze lan edo hutsegiteetan eta mozkin galeretan.
ZURE BEHARRAK AZTERTUTA, IRTENBIDERIK ONENA PROPOSATUKO DIZUGU
Zein dira zure arazorik ohikoenak lotura hariztatuei dagokienez? Zure beharrak aztertuta, modurik onenean konpontzea proposatzen dizugu, eremua edozein dela ere: diseinua, simulazioa, banku balidazioa, serieko ekoizpena edo saldu ondokoan; kargaren kontrola eta instalazioen mantentze lanak.
HANDITU ERAGINKORTASUNA PRODUKTU FIDAGARRIAGOEKIN
EFS produktuekin ez duzu arriskurik hartzen, lotura hariztatuen hutsegiteek kalteak eragin ditzaketelako gainerako ekipamenduan; instalazioa geldi daiteke eta fluido baliotsuak edo arriskutsuak isuri daitezke.